Hemen Gipuzkoako UDALERRIEN mapa dago. Udalerriak herri edo hiri batez edo hainbat herri eta hiriz osatuta daude. Udal batek gobernatzen du udalerrian.
Elkarrengandik hurbil dauden eta antzeko ezaugarriak dituzten udalerrien multzoa da ESKUALDEA. Gipuzkoako ESKUALDEAK hurrengo mapan ikus ditzakezue.
GIPUZKOA EUSKADIN DAGO
GIPUZKOA herrialde historikoa (mapan berdez) EUSKADIN dago.
Beste lurraldeak BIZKAIA (morez) eta ARABA (horiz) dira.
Gipuzkoako HIRIBURUA DONOSTIA da.
GIPUZKOAKO MUGAK hauek dira:
- IPARRALDERA: KANTAURI Itsasoa (zehatzago, Bizkaiko Golkoa), eta LAPURDI herrialdeak (Frantziar Estatukoa)
- EKIALDERA: NAFARROA
- MENDEBALDEA: BIZKAIA
- HEGOALDERA: ARABA
EUSKADI ESPAINIAR ESTATUAN DAGO
- EUSKADI (erkidego autonomoa) ESPAINIAR ESTATUAN dago (beste 16 erkidego daude; horietako bat NAFARROA da).
- EUSKADI Iberiar penintsularen iparraldean dago. Gasteiz du hiriburua.
Kontuz: Euskadiko herrialdeak (arrosaz), gehi NAFARROA eta Frantziar estatuan dauden LAPURDI, NAFARROA BEHEREA eta ZUBEROA herrialdeek gaur egun ez dute Estatu bat osatzen, baina hizkuntza, historia eta kulturaren ikuspegitik EUSKAL HERRIA osatzen dute.
ESPAINIAR ESTATUA EUROPAN DAGO
ESPAINIAR eta FRANTZIAR Estatuak (mapan Spain eta France) EUROPA kontinentean daude.
GIPUZKOAKO ERLIEBEAN kosta eta barrualdea bereiz daitezke.
- LURMUTURRAK: Higer (7), San Anton (Getariako sagua)...
BARRUALDEKO paisaietan MENDIAK eta ORDOKIAK (goi lautadak) daude. MUINOAK mendi txikiak dira
MENDILERRO nagusiak AIZKORRI (8) eta ARALAR (9) dira.
GIPUZKOAKO IBAInagusiak hauek dira: DEBA (10), UROLA (11), ORIA (12), URUMEA (!3), OIARTZUN (14), BIDASOA (15). Gipuzkoako ibaiak motza dira, eta arro txikia dute. Gehienbat Kantauri itsasora isurtzen dira.
GIPUZKOAKO KLIMA epela eta euritsua da. tenperatura atsegina izan ohi da urtean zehar, eta ez dago alde handirik neguko eta udako urtaroen artean. Mendialdean freskoagoa da, eta neguan elurra egiten du batzuetan.
GIPUZKOAKO LANDAREDIA eta FAUNA desberdina da toki bakoitzeko erliebearen eta klimaren arabera.
- Kostaldean: Haritzen, gaztainondoen basoak eta pinuen landaketak izaten dira. Hegaztiak -kaioa eta lertxuna, kasu- eta ugaztunak -basurdea, adibidez- bizi dira.
- Mendialdean: Pagadiak eta belardiak izaten dira. Hegaztiak -saiak, orkatza, basurdea...- bizi dira.
GIPUZKOAKO EREMU BABESTUAK: Gipuzkoako paisaia batzuek balio handiko erliebeak, landareak eta animaliak dituztenez, babestuta daude. Adibidez:
- Aralarko natur-parkea
- Aizkorri natur-parkea
- Pagoeta (16)
- Leitzaran bailara (17)
- Aiako Harria natur-parkea (18)
- Plaiaundi (19)
GIPUZKOAKO BIZTANLERIA
Gipuzkoak 700.000 biztanle inguru ditu. Azken mendean biztanleria asko HANDITU da, batez ere. Garai batzuetan kanpoko inmigrante asko etorri direlako.
Biztanle gehieneko eskualdeak kostaldekoak dira: Donostialdea, Bidasoa Beherea... Baina eskualde guztietan badaude tamaina erdiko herriak. BASERRIAK nonahi sakabanatuta egon ohi dira.
Biztanle kopuru aldetik, hauek dira Gipuzkoako Udalerri nagusiak: DONOSTIA, IRUN, ERRENTERIA, EIBAR, ZARAUTZ, ARRASATE...
- ERAIKIN TRADIZIONALAK: Donostiako Motako Gaztelua eta Alde Zaharra, Irungo Ola eta Udaletxea, Hondarribiako Alde Zaharra eta harresiak...
- MUSIKA ETA DANTZAK: AURRESKU dantza, Donostiako MARTXA, TXISTUA ETA TXALAPARTA musika tresnak, ZORTZIKO motako kantak...
- JAIAK: Donostiako DANBORRADA, Irungo eta Hondarribiko ALARDEAK, Tolosako IHAUTERIAK, SAN INAZIO jaia...
LANA GIPUZKOAN
Antzina, Gipuzkoako lanbide gehienak lehen sektorekoak ziren: NEKAZARIAK, ARTZAINAK, ARRANTZALEAK... Hala ere, bazeuden meatzariak eta BURDINOLAK, hirietan artisauak eta merkatariak... Gaur egun, lan gehienak bigarren eta hirugarren sektorekoak dira.
Gaur egun Gipuzkoako portu nagusiak PASAIA, GETARIA eta HONDARRIBIA dira. INDUSTRIA lantegialde asko daude. Lantegi handien artean aipa daitezke: CAF tren-lantegia, IRIZAR autobusena, MICHELIN gurpilena, FAGOR elektragailuena... Handi hauetako batzuk KOOPERATIBA motakoak dira (langileak bazkide direla). Lantegialde handiak herri askotan daude: Irun, Oiartzun, Hernani, Zumarraga, Beasain, Arrasate... ERAIKUNTZAN eta bide publikoak egiten ere (errepide eta trenbide berriak, etxebizitza berriak....)
Geroz eta langile gehiago HIRUGARREN SEKTOREAN aritzen dira, batez ere Donostian eta herri handietan: MERKATARITZA gune handiak (Txingudi, Garbera, Urbil...), eta DENDA TXIKIAGOko ALDEAK (Donostia, Irun...); Ikastetxe eta unibertsitateak (Donostia batez ere); osasungintzan (Donostia Hospitala, eskualdeetan ere); banku eta enpresen bulegoak (KUTXA...); erakunde publikoak (GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA, Udaletxeak...; garraiolariak (Irungo ZAISA, aireportua, trenbideak...); KOMUNIKABIDEAK (EITB, El Diario Vasco, Noticias de Gipuzkoa, Berria...)
GIPUZKOAKO UDALERRIAK ETA ESKUALDEAK

KOSTAN honelako formak aurki daitezke:
- ITSASLABARRAK: Adibidez, Zumaia eta Deba artekoak, Jaizkibelekoak (1)...
- HONDARTZAK: Zarauzkoa (2), Donostiakoak, Hondarribikoa (3)...
- ITSASADARRAK, itsasoko ura ibaiaren bidetik sartzen denean. Adibidez, Urumeakoa eta Bidasoakoa...
- BADIAK: Kontxa (4), Pasaiakoa (5), Txingudi (6)...
- UHARTETXOAK: Santa Klara...
- LURMUTURRAK: Higer (7), San Anton (Getariako sagua)...
BARRUALDEKO paisaietan MENDIAK eta ORDOKIAK (goi lautadak) daude. MUINOAK mendi txikiak dira
MENDILERRO nagusiak AIZKORRI (8) eta ARALAR (9) dira.
GIPUZKOAKO IBAInagusiak hauek dira: DEBA (10), UROLA (11), ORIA (12), URUMEA (!3), OIARTZUN (14), BIDASOA (15). Gipuzkoako ibaiak motza dira, eta arro txikia dute. Gehienbat Kantauri itsasora isurtzen dira.
GIPUZKOAKO KLIMA epela eta euritsua da. tenperatura atsegina izan ohi da urtean zehar, eta ez dago alde handirik neguko eta udako urtaroen artean. Mendialdean freskoagoa da, eta neguan elurra egiten du batzuetan.
GIPUZKOAKO LANDAREDIA eta FAUNA desberdina da toki bakoitzeko erliebearen eta klimaren arabera.
- Kostaldean: Haritzen, gaztainondoen basoak eta pinuen landaketak izaten dira. Hegaztiak -kaioa eta lertxuna, kasu- eta ugaztunak -basurdea, adibidez- bizi dira.
- Mendialdean: Pagadiak eta belardiak izaten dira. Hegaztiak -saiak, orkatza, basurdea...- bizi dira.
GIPUZKOAKO EREMU BABESTUAK: Gipuzkoako paisaia batzuek balio handiko erliebeak, landareak eta animaliak dituztenez, babestuta daude. Adibidez:
- Aralarko natur-parkea
- Aizkorri natur-parkea
- Pagoeta (16)
- Leitzaran bailara (17)
- Aiako Harria natur-parkea (18)
- Plaiaundi (19)
GIPUZKOAKO BIZTANLERIA
Gipuzkoak 700.000 biztanle inguru ditu. Azken mendean biztanleria asko HANDITU da, batez ere. Garai batzuetan kanpoko inmigrante asko etorri direlako.
Biztanle gehieneko eskualdeak kostaldekoak dira: Donostialdea, Bidasoa Beherea... Baina eskualde guztietan badaude tamaina erdiko herriak. BASERRIAK nonahi sakabanatuta egon ohi dira.
Biztanle kopuru aldetik, hauek dira Gipuzkoako Udalerri nagusiak: DONOSTIA, IRUN, ERRENTERIA, EIBAR, ZARAUTZ, ARRASATE...
GIPUZKOAKO TRADIZIOAK ETA JAIAK
TRADIZIOEK herri baten iraganeko oroitzapenei eusten diete. Hauek dira Gipuzkoako tradizio eta jaiei buruz jakin beharrekoak:
- GASTRONOMIA TRADIZIONALA: TALOA, TXIPIROIAK TINTAN, Tolosako BABARRUNAK, Eibarko SANBLASAK...
- ERAIKIN TRADIZIONALAK: Donostiako Motako Gaztelua eta Alde Zaharra, Irungo Ola eta Udaletxea, Hondarribiako Alde Zaharra eta harresiak...
- MUSIKA ETA DANTZAK: AURRESKU dantza, Donostiako MARTXA, TXISTUA ETA TXALAPARTA musika tresnak, ZORTZIKO motako kantak...
- JAIAK: Donostiako DANBORRADA, Irungo eta Hondarribiko ALARDEAK, Tolosako IHAUTERIAK, SAN INAZIO jaia...
LANA GIPUZKOAN
Antzina, Gipuzkoako lanbide gehienak lehen sektorekoak ziren: NEKAZARIAK, ARTZAINAK, ARRANTZALEAK... Hala ere, bazeuden meatzariak eta BURDINOLAK, hirietan artisauak eta merkatariak... Gaur egun, lan gehienak bigarren eta hirugarren sektorekoak dira.
Gaur egun Gipuzkoako portu nagusiak PASAIA, GETARIA eta HONDARRIBIA dira. INDUSTRIA lantegialde asko daude. Lantegi handien artean aipa daitezke: CAF tren-lantegia, IRIZAR autobusena, MICHELIN gurpilena, FAGOR elektragailuena... Handi hauetako batzuk KOOPERATIBA motakoak dira (langileak bazkide direla). Lantegialde handiak herri askotan daude: Irun, Oiartzun, Hernani, Zumarraga, Beasain, Arrasate... ERAIKUNTZAN eta bide publikoak egiten ere (errepide eta trenbide berriak, etxebizitza berriak....)
Geroz eta langile gehiago HIRUGARREN SEKTOREAN aritzen dira, batez ere Donostian eta herri handietan: MERKATARITZA gune handiak (Txingudi, Garbera, Urbil...), eta DENDA TXIKIAGOko ALDEAK (Donostia, Irun...); Ikastetxe eta unibertsitateak (Donostia batez ere); osasungintzan (Donostia Hospitala, eskualdeetan ere); banku eta enpresen bulegoak (KUTXA...); erakunde publikoak (GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA, Udaletxeak...; garraiolariak (Irungo ZAISA, aireportua, trenbideak...); KOMUNIKABIDEAK (EITB, El Diario Vasco, Noticias de Gipuzkoa, Berria...)
GIPUZKOAKO KOMUNIKAZIO BIDE NAGUSIAK
- Irundik Bilbora doan A-8 autobidea.
- Irundik Madrilera doan N-1 errepidea.
- Nafarroarekin lotzen duen A-15 autobidea.
- Eibarretik Gasteizera egin berri den autobidea
- Irundik Madrilera doan Trenbidea
- Irundik Bilbora doan Eusko Trenbidea.